2011/12/28

2011-12-26



Gaur UGP-era(Umeen Gabonetako Parkea) joan naiz lehengusuekin 10:30-etan joan naiz.  Hor bizikletetan ibili naiz, ranpa luze batetik trineoz bota naiz, futbolean jokatu dut, ordenagailuetan ibili naiz, PSP bat izateko papera erreilenatu dut eta abar...
Gero telepizza-n jan dugu 14:00-etan eta, ondoren, izozki bat jan dugu eta, arratsaldean, txoke autoetan igo naiz eta geroago etxera joan naiz eta, azkenik, afaldu dut eta ohera joan naiz.

2011/12/26

2011-12-24

Gaur larunbata da eta Olentzero etorriko da. Aita, ama, anaia, amona eta nik afaldu dugu. Ondoren  opariak zabaldu ditut, eta zabaltzean, gauza hauek aurkitu ditut: francesco, ninjago bat, futbol baloia, pin-pong pala batzuk... gero ohera joan naiz eta beste egun berri bat hasi da.

2011/12/15

2011-12-15

Gaur bizikletan ibiltzen dakigun jakiteko etorri dira mutil  batzuk.Nik ez nekien ibiltzen baina orain bai.
Ondoren patiora joan gara eta gero,beti bezala , Angelekin joan gara.
Klase ondoren nire lehengusu-lehengusinekin joan naiz etab...
Gero etxera joan naiz eta egunerokoa egin dut, eta inguru.

2011/12/13

2011-12-13



Gaur asteartea da, abenduaren hamahirua,egun normala izan da,bakarrik arraroa euskera kontrola izan da.
Erreza izan da. Eskolatik atera ondoren etxera joan naiz eta etxerako lanak egin ditut.Egun normala!!!

2011/12/06

2011-12-6



Astelehena da,zortzietan altxatu naiz eta betiko gauzak egin ditut. Lehenengo,heziketa fisikoa izan dut , eta ,gero,inguru kontrola,ondoren patioan liburutegira joan naiz, geroago matematika egin dugu eta ,beti bezala jantokira joan naiz. Azkenik, lengua egin dugu arratsalde osoan zehar.